XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ederra jarri diote aurpegia, ezta?- esan zuen, Morelli seinalatuz.

Lekua utzi genion eta eseri egin zen.

Noraren edariari eta Norari berari irribarre zabala eskeini zien.

Ziur naiz ez duzula hoberik lortuko Park Avenueko taberna apain horietan.

Eta hemen lau xox ordaintzen dituzu zurrutada batengatik.

Noraren irribarrea ahula izan zen, baina irribarrea hala ere.

Oina nirean jarri zidan mahaiaren azpitik.

- Clevelanden ezagutu al zenuen Julia Wolf?- galdetu nion Morelliri.

Morellik Studsyri begiratu zion zeharka; aulkian atzera eserita zegoen hura, tabernari begira, bere irabaziak nola pilatzen ziren ikusiz.

- Rodha Stewart zenean - erantsi nuen.

Morellik Dorothyri begiratu zion.

- Honekin ez kezkarik izan.

Clyde Wynanten alaba da.

Studsyk tabernari begiratzeari utzi eta zuen irribarrerik atseginena eskeini zion Dorothyri.

- Benetan? Eta zer moduz aitatxo?.

- Haur bat nintzenez geroztik ez dut ikusi - erantzun zion.

Morellik zigarro baten bukaera busti eta handitutako ezpainen artean jarri zuen.

- Clevelandekoa naiz - pospolo bat piztu zuen.

Begirada iluna zuen eta ilun mantentzen saiatzen zen.

Bolada batean izan zen Rhoda Stewart.

Nancy Kane zen - Dorothyri begiratu zion berriro.

Zure aitak badaki.

- Ezagutzen duzu nire aita?.

- Behin hitzegin genuen.

- Zertaz?- galdetu nion nik.

- Neskaz- eskuan zuen pospoloa hatzetaraino erre zitzaion.

Bota egin zuen, beste bat atera, eta zigarroa piztu.